Eskola porrota haur edo gazte baten errendimendu akdemiko eskasa eta
iraunkorra da, aurreikusten diren epeetan curriculuma betetzea eragozten duena.
Egungo ikuspegi pedagogiko gehienen arabera, eskola porrota ez da haurraren
porrota, baizik eta hezkuntza-sistemak haurraren egoera eta beharretara
egokitzeko ezintasuna. Areago, haurrak bere ikaskuntza-prozesuan dituen berezko
zailtasunez haraindi, eskola porrota gizarteak hezkuntza
eta kultura zabaltzean eta, hortaz, gizarte-aukerak banatzean sortzen dituen
ezberdintasunekin loturik dagoela ere baieztatu da. Horrela, eskola porrot
termino akademizista gutxiesgarria gainditu nahian, alternatiba zenbait ikasle
hauek hezkuntza-sistematik baztertuta gera ez daitezen, egokitzapen kurrikularrak
esaterako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario