Gaurko sarrera honetan, Donostiko eskola bateko DBH 3.mailako zenbait ikasleren iritzia eskola porrotari buruz ikusi ahal izango dugu:
Alejandro Ocio: Lagunek garrantzi handia izaten dute ikasketetan, eta batzuen eragin
txarraren eraginez, ikasteko gogoa kentzen da. Ondorioz, beste gai
batzuekiko interesa sortzen da, eta ikasketek garrantzia galtzen dute
gazteen bizitzan.
Maite Ganuz: Arazoa oso nabarmena da. Gero eta jende gehiagok ez ditu ikasketak
bukatzen. Nire ustez, lagunek eragin handia dute. Lagun langileak
badituzu, horrek laguntzen dizu; baina zure ingurukoak alferrak badira,
oso zaila da gauzak ondo egitea.
Asis Hernando: Gaurkotasun handiko gaia da. Arazoarekin amaitzeko modu sinpleena ikasle
bakoitza ondo ezagutzea da, eta behin ezagututa, berari dagozkion
ikasgaiak jartzea. Oinarrizko ikasgaiak (hizkuntza, matematikak...) ez
dira alde batera utzi behar. Baina beste batzuk alda daitezke ikasgai
errazago batzuk jarrita.
Iosu Otegi: Nik uste dut eskola porrota nota txarrengatik gertatzen dela.
Neska-mutilek gero eta gutxiago ikasten dute, eta ez dira klasean adi
egoten. Horrexegatik, nota txarrak ateratzen dira.
Alberto Arnal: Nire ustez, pertsona guztiek ez dute arrazoi berdinengatik porrot
egiten. Batzuek gurasoen arreta falta dute, beste batzuk alferrak dira,
edo bestela, ikasketek ez dutela balio uste dute... baina oso gutxitan
izaten da adimen falta.
Jon Ortells: Eskola porrota gero eta nabariagoa da, gero eta jende gehiagok dauka
arazo hau. Oso kasu larria da, eta neurriak hartu beharko lirateke.
Jose Mari Suso: Eskola porrota oso egoera arrunta da gaur egun. Egoera aldatzeko hainbat
konponbide jarri behar dira. Adibidez, klasean atzeratuta dabilen
norbaiti, bere ikasgaietan lagundu behar zaio, helmugara hel dadin.
Horrela, eskola porrotaren bataz bestekoa jaitsiko litzateke.
Alejandra Ortiz de Zarate: Kontu
larria da. Eskolan gure etorkizuna erabakitzen ari da, eta porrot
egiten badugu, etorkizunean dena zailagoa izango da. Nire ustez, eskolan
porrot egiten dutenak, gehienetan oso alferrak dira. Esaten dute ez
zaiela eskola axola, baina ez da egia.
Goiko hauek dira gazteek dituzten iritziak. Argi dago gai hau eguneroko kontua bihurtu dela gure ikastoletan. Zergatik ote da
gero eta nabariagoa eskola porrota gaur egungo gazteen artean? Arazo
larri baten aurrean gaude, baina hala ere, ez dirudi horren kontrako
neurririk hartzen denik.
Ikasle hauen ustez, eskola porrotaren arrazoi nabarmenena zera da: ikasleek interes falta
azaltzen dutela eskolan irakasten diren gaiekiko. Jende guztiari ez
zaizkio gai berak interesatzen, bakoitzak etorkizuna bere erara ikusten
baitu. Gainera, eskolaratzea bi urtez luzatu da, eta eskolan jarraitu
nahi ez duten ikasleak ugaritu egin dira nabarmen. Beste arrazoi bat
familiaren laguntzarik eza izaten da. Gazteek interesa mantentzeko,
beharrezkoa da gurasoen animoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario