Ikastetxeek eta irakasleek eskola uztearen eta eskola porrota gutxitzearen alde asko egin dezakete. Ikastetxean aukera dago haurren beharrak aztertzeko. Hori dela eta, beraien behar desberdinak kontuan hartuta eskola porrotari aurre hartzeko ekintzak bultzatu daitezke. Honela, hauek dira, besteak beste, irakasleen betebeharrak:
- Ikasleari hitz egiten eta adierazten utzi behar zaio.
- Ez utzi gaiak buruz ikasten
- Bizipen pertsonalak adieraztera bultzatu ( zer sentitzen duen, nola bizi duen,...) eta, batez ere, bere iritziak ( zer iruditzen zaizu lantzen ari garen gai?).
- Ikasleak bere ikaskideen artean harreman hezitzaileak izatea bultzatu behar da.
- Norberaren gaitasunak indartu (bakoitzak duen hoberenarekin lan egiten saiatu)
- Bakoitza baloratua sentituko den giroa sortu gelan.
- Gelako ikaskide bakoitzari zerbaitetan ona izateko aukera eman.
- Heziketa gaitasunen garapen gisa azaldu.
- Ikasleak beren burua maitatzea bultzatu.
- Nortasuna indartzen lagundu: IZATEA landu eta indartu eta ez EDUKITZEA.
- Ikasle izatea pertsona izatearen gainetik ez jarri.
- Pertsonaren garapen osoan lagundu.
- Ikasle bakoitzak izan ditzakeen zailtasunak detektatu eta horiek gainditzen lagundu.
Honetaz guztiaz gain, eskola porrota eta eskola uztearen aurrean eskolaren eta gurasoen arteko harremana ezinbestekoa da eta informazioa elkartrukatu eta eguneratzea oso garrantzitsua da, egoera hauei aurre hartzeko edota irtenbideak aurkitu ahal izateko. Horrekin, haurrak ezagutu ahal izango du gurasoek eta irakasleek bere ikasketekiko duten interesa eta beraren egoera konpontzeko bideak ezarri nahi direla jakingo du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario