Grafiko honetan ikus dezakegu, bigarren hezkuntza amaitu ez duten eta
inolako hezkuntza jarraitu ez duten 18-24 urte bitarteko herritarren
portzentaia Espainian. Datu hauek 2009koak dira
Kalitatezko hezkuntza
jueves, 29 de noviembre de 2012
lunes, 26 de noviembre de 2012
"Irakasleen eta eskolen egin beharra eskola porrotaren aurrean"
IRAKASLEEK ETA ESKOLEK ERE EGITEKO
HANDIA DUTE EGOERA HONEN
AURREAN. ZEIN IZAN BEHAR DA
BERAIEN JARRERA?
Ikastetxeek eta irakasleek eskola uztearen eta eskola porrota gutxitzearen alde asko egin dezakete. Ikastetxean aukera dago haurren beharrak aztertzeko. Hori dela eta, beraien behar desberdinak kontuan hartuta eskola porrotari aurre hartzeko ekintzak bultzatu daitezke. Honela, hauek dira, besteak beste, irakasleen betebeharrak:
Honetaz guztiaz gain, eskola porrota eta eskola uztearen aurrean eskolaren eta gurasoen arteko harremana ezinbestekoa da eta informazioa elkartrukatu eta eguneratzea oso garrantzitsua da, egoera hauei aurre hartzeko edota irtenbideak aurkitu ahal izateko. Horrekin, haurrak ezagutu ahal izango du gurasoek eta irakasleek bere ikasketekiko duten interesa eta beraren egoera konpontzeko bideak ezarri nahi direla jakingo du.

- Ikasleari hitz egiten eta adierazten utzi behar zaio.
- Ez utzi gaiak buruz ikasten
- Bizipen pertsonalak adieraztera bultzatu ( zer sentitzen duen, nola bizi duen,...) eta, batez ere, bere iritziak ( zer iruditzen zaizu lantzen ari garen gai?).
- Ikasleak bere ikaskideen artean harreman hezitzaileak izatea bultzatu behar da.
- Norberaren gaitasunak indartu (bakoitzak duen hoberenarekin lan egiten saiatu)
- Bakoitza baloratua sentituko den giroa sortu gelan.
- Gelako ikaskide bakoitzari zerbaitetan ona izateko aukera eman.
- Heziketa gaitasunen garapen gisa azaldu.
- Ikasleak beren burua maitatzea bultzatu.
- Nortasuna indartzen lagundu: IZATEA landu eta indartu eta ez EDUKITZEA.
- Ikasle izatea pertsona izatearen gainetik ez jarri.
- Pertsonaren garapen osoan lagundu.
- Ikasle bakoitzak izan ditzakeen zailtasunak detektatu eta horiek gainditzen lagundu.
Honetaz guztiaz gain, eskola porrota eta eskola uztearen aurrean eskolaren eta gurasoen arteko harremana ezinbestekoa da eta informazioa elkartrukatu eta eguneratzea oso garrantzitsua da, egoera hauei aurre hartzeko edota irtenbideak aurkitu ahal izateko. Horrekin, haurrak ezagutu ahal izango du gurasoek eta irakasleek bere ikasketekiko duten interesa eta beraren egoera konpontzeko bideak ezarri nahi direla jakingo du.
miércoles, 21 de noviembre de 2012
"DBH-ko ikasle batzuen zenbait iritzi"
Gaurko sarrera honetan, Donostiko eskola bateko DBH 3.mailako zenbait ikasleren iritzia eskola porrotari buruz ikusi ahal izango dugu:
Alejandro Ocio: Lagunek garrantzi handia izaten dute ikasketetan, eta batzuen eragin txarraren eraginez, ikasteko gogoa kentzen da. Ondorioz, beste gai batzuekiko interesa sortzen da, eta ikasketek garrantzia galtzen dute gazteen bizitzan.
Maite Ganuz: Arazoa oso nabarmena da. Gero eta jende gehiagok ez ditu ikasketak bukatzen. Nire ustez, lagunek eragin handia dute. Lagun langileak badituzu, horrek laguntzen dizu; baina zure ingurukoak alferrak badira, oso zaila da gauzak ondo egitea.
Asis Hernando: Gaurkotasun handiko gaia da. Arazoarekin amaitzeko modu sinpleena ikasle bakoitza ondo ezagutzea da, eta behin ezagututa, berari dagozkion ikasgaiak jartzea. Oinarrizko ikasgaiak (hizkuntza, matematikak...) ez dira alde batera utzi behar. Baina beste batzuk alda daitezke ikasgai errazago batzuk jarrita.
Iosu Otegi: Nik uste dut eskola porrota nota txarrengatik gertatzen dela. Neska-mutilek gero eta gutxiago ikasten dute, eta ez dira klasean adi egoten. Horrexegatik, nota txarrak ateratzen dira.
Alberto Arnal: Nire ustez, pertsona guztiek ez dute arrazoi berdinengatik porrot egiten. Batzuek gurasoen arreta falta dute, beste batzuk alferrak dira, edo bestela, ikasketek ez dutela balio uste dute... baina oso gutxitan izaten da adimen falta.
Jon Ortells: Eskola porrota gero eta nabariagoa da, gero eta jende gehiagok dauka arazo hau. Oso kasu larria da, eta neurriak hartu beharko lirateke.
Jose Mari Suso: Eskola porrota oso egoera arrunta da gaur egun. Egoera aldatzeko hainbat konponbide jarri behar dira. Adibidez, klasean atzeratuta dabilen norbaiti, bere ikasgaietan lagundu behar zaio, helmugara hel dadin. Horrela, eskola porrotaren bataz bestekoa jaitsiko litzateke.
Alejandra Ortiz de Zarate: Kontu larria da. Eskolan gure etorkizuna erabakitzen ari da, eta porrot egiten badugu, etorkizunean dena zailagoa izango da. Nire ustez, eskolan porrot egiten dutenak, gehienetan oso alferrak dira. Esaten dute ez zaiela eskola axola, baina ez da egia.
Goiko hauek dira gazteek dituzten iritziak. Argi dago gai hau eguneroko kontua bihurtu dela gure ikastoletan. Zergatik ote da gero eta nabariagoa eskola porrota gaur egungo gazteen artean? Arazo larri baten aurrean gaude, baina hala ere, ez dirudi horren kontrako neurririk hartzen denik.
Ikasle hauen ustez, eskola porrotaren arrazoi nabarmenena zera da: ikasleek interes falta azaltzen dutela eskolan irakasten diren gaiekiko. Jende guztiari ez zaizkio gai berak interesatzen, bakoitzak etorkizuna bere erara ikusten baitu. Gainera, eskolaratzea bi urtez luzatu da, eta eskolan jarraitu nahi ez duten ikasleak ugaritu egin dira nabarmen. Beste arrazoi bat familiaren laguntzarik eza izaten da. Gazteek interesa mantentzeko, beharrezkoa da gurasoen animoa.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)